Higrotermografo
Itxura
(«Termohigrografo» orritik birbideratua)
Higrotermografoa edo termohigrografoa termografo batek eta higrografo batek osatutako tresna da, airearen tenperatura eta hezetasuna aldi berean eta etengabe erregistratzen dituena.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meteorologian, berokuntzako eta aire girotuko konfort higrotermikoan, eraikineko barneko kliman, arkitektura bioklimatikoan edo hezetasunarekin hondatzen diren objektuak gordetzen diren museoetan erabiltzen da, edo tenperatura eta hezetasunaren arteko erlazioa garrantzitsua den beste leku batzuetan.